Google bilatzailea

miércoles, 20 de enero de 2010

Elikadura arazodunentzat laguntza


Aurreko sarreretan azaldu dudan bezala, milioika pertsonak pairatzen dute elikadura arazoren bat, batez ere, emakume gazteek. Orain arte, portaera nahasmen hauen sintoma edo ondorioak aipatu ditut; baina beharrezkoa da hurrengoa adieraztea:

"Nahiz eta sendabide bakarra medikuen laguntzarekin lortu; norbera (gaixoa) bere aldetik prest egon behar da saltoa emateko eta putzu horretatik irtetzeko. Horretarako, nahitaezkoa da senide eta lagunen bermakuntza morala."

Gida bat uzten dizuet bermakuntza hori ziurtatzeko (gida honek ez du inoila ere mediku edo nutrizionista baten esanak ordezkatzen):

1. Sendatze-bidea:

  • Pazientea izan: aurrerapenak lortzen saiatu asteetan, egunetan izan beharrean. Gogoratu, elikadura nahasmen bat pairatzera heltzeko denbora asko behar dela (komunikazio bideen bidez, inguruneak...); beraz, sendabidea luzarora aurkituko da.

2. Bermakuntza morala eskaini:

  • Batera jan: gaixoentzat jateko momentuak eguneko gogorrenak dira, ansietatea sortzen diete eta errudun sentitzen dira jateagatik. Horregatik, beharrezkoa da gurasoen gainbegirada. 


  • Elkarrizketa positiboak izan: gai neutroetaz hitz egin, janari edo kalorietaz egin beharrean. Posible bada, gai interesgarri edo atseginetaz.

3. Erosketak: janari berriak

  • Erosketak batera egin: erosketak batera egin betiko gustoko denda edota denda berri bat aurkitu. Saiatu astean janari berri bat sartzen menuan.


  • Batera prestatu janaria: nerabe askok gustoko dute janaria prestatzea laguntzarekin, batez ere fidagarria denean. Honela, errezeta berriak ezagutzen dira eta janari seguru gehiago, sendatze-bidea azkartuz.

4. Jarrera osasuntsua:

  • Interes berriak bultzatu: elikadura-arazoak ordezkatzeko interes berriak aurkitu: musika, yoga, arte klaseak... Horrela, autoestima hobetzea lor dezakete eta burutik kendu etengabeko janarien inguruko pentsamenduak.


  • Ekitaldiak prestatu: askotan pazienteek errudun edo gauza onak merezi ez dutelakoan daude; horregatik ekitaldi bereziak prestatu behar zaie; hala nola, ileapaindegira joatea, masajistara, merkatal zentrua...

5. Nerabeekin elkarrizketan:

  • Ekidin itxura fisiko/psikikoari buruzko aipamenak: adibidez: zenbat kilo hartu dituzu? hobeagoak dira bere egoera osasuntsuari buruzko iruzkinak; esaterako: energiaz beterik zaude! zein atsedentsu zauden!...


  • Irri barre egin: negarrak eta aurpegi kezkatiak errudun sentitsea eragiten dute. Aurpegi irribarretsu batek MIRARIAK egin dezake!

domingo, 17 de enero de 2010

¿Modelos o anoréxicas?


Este año la anorexia fue el tema de discusión en las principales pasarelas del mundo después de que la modelo uruguaya Luisel Ramos, de 22 años, falleciera durante la Semana de la Moda de Uruguay a causa de este trastorno alimenticio.

La joven se desvaneció camino a los camerinos tras realizar una pasarela en un hotel de Montevideo, los médicos que la atendieron diagnosticaron paro cardio-respiratorio fulminante y no pudieron reanimarla pesa a que lo intentaron durante más de una hora.


En septiembre pasado la Comunidad de Madrid vetó la participación de modelos anoréxicas en la Pasarela Cibeles, iniciativa que fue aplaudida por autoridades de otros circuitos de la moda, como Milán y Londres.

Para evitar la extrema delgadez de algunas modelos de la pasarela Cibeles, la Comunidad de Madrid, llevaron a cabo un riguroso control del índice de masa corporal de las tops models. La idea fue para combatir la bulimia y la anorexia, pero algunas modelos no estuvieron de acuerdo en la medida. Las modelos españolas, como Ariadne Artiles, Mara Español y Eugenia Silva decidieron no desfilar en Cibeles para no tener que pasar la prueba del índice de masa corporal.

 Las grandes empresas y las modelos arrastradas por ellas han marcado una tendencia esquelética en la que ellas mismas han caído en su propia trampa, y que parece no tener límites. Miles de adolescentes han seguido sus pasos cayendo así en el abismo de la anorexia.
 
¿La moda debe adaptarse a la sociedad o la sociedad debe adaptarse a los dictados de la moda?

viernes, 15 de enero de 2010

Guia de Nutrición Saludable


Gaur egungo elikadura arazo asko, kontsumoaren gizarteak ezartzen dizkigun ereduak jarraitzen saiatzearen ondorioa dira. Edertasunaren estereotipo bat saltzen digute, zeina askotan erosten garestiegia den.

Asko dira elikadura nahasmenak pairatzen dutenak, baina gutxi beren egoeraz ohartzen direnak. Horregatik, gaztetatik elikadura egokian oinarritutako irakaskuntza beharrezkoa da. "Nutricion saludable y prebencion de los trastornos alimentarios" horren gaineko informazioa erakusten digu.

Hurrengo linkan posible da irakurtzea edota pdf artxiboak deskargatzea. Espero dut atsegina iruditzea!
http://www.msps.es/ciudadanos/proteccionSalud/docs/guia_nutricion_saludable.pdf

martes, 12 de enero de 2010

Dieta famatuak

Oso famatuak dira azken urteotan entzun diren denbora gutxian kilo asko galtzeko dietak; hala nola, "pierde 3 kilos en una semana haciendo vida normal..." zeintzuk ez diren batere osasuntsuak. Ondoren dieta ezagun batzuk aipatuko ditut, mundu osoan zabaldu zirenak:


1) Dieta de la calorias negatibas o Quemagrasas:

Badaude zenbait elikagai kaloria gehiago behar dutenak organismoak metabolizatzeko, beraiek eskaintzen dutena baino.
Honen adibide dira:
- Barazki batzuk: letxuga, tomatea, zainzuria (esparrago)...
- Zenbait fruta: laranja, piña, papaia, sagarra...

Informazio gehiago: http://www.hacerdieta.com/category/dietas-para-adelgazar/dieta-de-las-calorias-negativas/


2) Dieta Atkins:

Robert Atkins estatubatuarrak sortu zuen eta berehala fama handia hartu zuen. Hau, proteinak eta gantzak jatean oinarritzen da, karbohidratoak baztertuz.
Oinarri zientifikoa: gorputzak karbohidratoak erabiltzen ditu berehalako energia ekoizteko eta gantzak denbora gehiago behar dutenez, metatu egiten dira. Kasu honetan, soilik gantzak izatean, hauek erabiltzen dira, jarraian pisua galduz.


3) Dieta South-Beach:

Aurreko dietan oinarrituta eta honek izan ditzakeen ondorio kaltegarriengatik, Arthur Agatston kardiologoak beste dieta hau sortu zuen, non karbohidrato "onak" ezagutzen dituen, dieta orekatsuago bat lortzeko. 3 fase bereizten dira, bakoitza errestrikzio (zenbait janari ezin dira jan) batzuekin eta behin bukatu ostean kilo batzuk berreskuratuz gero, berriro bete daitekeena.

South-beach dietako menu ezberdinak aste osorako, hurrengo linkan: http://www.hacerdieta.com/2006/03/11/menu-south-beach/


sábado, 9 de enero de 2010

Elikagaien piramidea


   Dakigunez, elikagai guztiak kaloriak dauzkate (ura salbu), batzuk gehiago, beste batzuk gutxiago, baina denek energia ematen diote organismoari.

   Dieta bat burutzeko orduan, egokia da kaloria gutxiko janariak ezagutzea, menu ezberdinak antolatzeko; beti ere, 5 janari taldeetako (beste batzuk 6 edo 7 talde ezberdintzen dituzte) elikagaiak barneratuz. Horrela, egunean 5 janaldi burutu behar dira, eta gomendagarriak diren kantitateak elikagaien piramide honetan aurkezten dira:
- Fruta eta barazkiak: 5 lagin edo puska egunean, beharrezkoak baitira elikadura egokia izateko.
- Okela eta arraina: proteina ugari dituzte, egunean 1 edo 2 puska.
- Esnea, jogurra eta gaztaia: kaltzio asko dute, egunean 2 edo 3 puska.
- Gantzak, koipeak eta goxoak: neurri batean soilik hartu behar dira.
- Ogi, zereal, arroza eta pasta: 5-10 puska egunean.

   Hala ere, dieta bat egiteko orduan beti aholkua eskatu behar zaio gure mediku edo espezialista den nutrizionista bati, arazoak ekiditzeko.

   Hurrengo linkan daukazue 5 janari taldeetako kaloria baxuko elikagaien zerrenda bat (kaloria kopurua 100 gramo janariko):
http://www.aperderpeso.com/lista-de-alimentos-bajos-en-calorias/

   Beste link honetan, espainiako menuen kaloria zerrenda agertzen da:
http://perso.wanadoo.es/recetasdecocina/listado_de_calorias/

jueves, 7 de enero de 2010

IMC: Indice de Masa Corporal

Askotan entzuten dugu eguneroko dietan 2000 KCal inguru hartu behar direla; baina benetan kalkulatzeko kaloria kopurua,IMC erabiltzen da.

IMC pertsona baten pisu eta garaieraren arteko erlazioaren neurketa da. L.A. Quetelet estadistikoak asmatu zuen; hortik, "indice de Quetelet" bezala ere ezagutzea. Kalkulua egiteko:
IMC = pisua (kg) / altuera2 (m2)

Hala ere, lortutako balorea ez da konstantea, adinarekin eta sexuaren arabera aldatzen baita. Baita ere, beste faktore batzuen menpe dago: ehun adipotsu eta muskularraren arteko proportzioa, hezurren izaera (askotan, pertsona bat lodia izateko tendentzia du, bere hezurrak lodiak direlako; hau eskumuturreko diametroa neurtuz jakin dezakegu)...

Hurrengo taulan, OMS erakundeak argitaratutako sailkapena uzten dizuet:

 Iturria: http://es.wikipedia.org/wiki/%C3%8Dndice_de_masa_corporal



lunes, 4 de enero de 2010

Elikadura arazoei buruzko liburuak


Zenbaitetan, jendeak bere buruarekiko gorrotoa sentitzen du daukan itxuragatik; konturatu gabe gaitz bat pairatzen ari dela. Beste batzuk, ordea, arazoa konpontzeko bide ezegoki batzuk aukeratzen dituzte. Horientzat guztientzat, hementxe uzten dizuet zenbait liburu zuon egoeraz ohaRtzeko eta aurre egin ahal izateko lagungarriak izan daitezen espero ditudanak:

COMO SUPERAR LA ANOREXIA

¿Cómo se cae en la anorexia? ¿Cuánto hay que preocuparse? ¿Qué hacer para salir de ella? ¿Se puede prevenir? Estas cuestiones se plantean en nuestra sociedad un número importante de personas que tienen el problema o conviven con alguna persona que lo tiene. La anorexia es una “enfermedad” que puede alterar gravemente la salud física y psicológica, que empobrece la calidad de vida y provoca un gran sufrimiento, tanto en la persona anoréxica como en su familia. Este libro ayuda a que las personas que conviven con este problema se liberen de él y consigan la información y consejos necesarios para encontrar el camino que les lleve a la curación.



 CUANDO LA COMIDA ES TU ENEMIGA

Si piensas que tienes un trastorno alimentario o conocer a alguien que lo sufra, CUANDO LA COMIDA ES TU ENEMIGA puede serte muy útil. Esta guía para dultos jóvenes proporciona datos concretos sobre la forma en que se inician la anorexia y la bulimia, de qué manera pueden afectar tu vida y cómo es posible tratarlas e incluso prevenirlas.

 Liburu hau interneten irakurtzeko aukera dago hurrengo orrialdea:
http://books.google.es/books?id=D3vErrM2BqEC&dq=cuando+la+comida+es+tu+enemiga&printsec=frontcover&source=bl&ots=T6FcrnmTGj&sig=I4ms2RHez9dUZdwiloY0YHfhOEg&hl=eu&ei=UsRAS6KnCIvS4QbZg8iqCA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CAcQ6AEwAA#v=onepage&q=&f=false%20




BULIMIA
Este libro presenta de forma breve y sistemática las principales estrategias de evaluación e intervención para la bulimia basadas en la eficacia. Supone por tanto una orientación clara para el profesional en la planificación del tratamiento de este trastorno, a través de métodos de corte cognitivo-conductual que le permiten adaptar sus planteamientos a las características individuales de cada caso.
Asimismo ofrece una descripción de los modelos teóricos actuales, lo que posibilita el conocimiento de los principales factores implicados en el origen y el mantenimiento de la bulimia, aspectos básicos tanto para estudiantes como para profesionales.




 VIGOREXIA
¿Por qué algunos practicantes del culturismo llevan dicha actividad hasta un límite enfermizo? Algunos practicantes del levantamiento de pesas terminan por obsesionarse por el desarrollo muscular, de tal forma que a pesar de tener cuerpos muy trabajados siguen viéndose pequeños y débiles, sufriendo enormemente por ello. Viven exclusivamente para hacer crecer su cuerpo, anulando otras facetas de su vida. Realizan dicha actividad deportiva de forma compulsiva, arriesgando su salud con dietas alteradas y consumo de sustancias dopantes. A este trastorno de salud que llegan a sufrir algunos culturistas se le denomina Dismorfia Muscular o Vigorexia. Es un trastorno poco frecuente y muy desconocido hasta el momento. Este libro aporta información para su reconocimiento y para evitarlo.

sábado, 2 de enero de 2010

" La Barbie sigue de moda"


Non gelditu da asko jatea pertsona gutxiren pribilegioa zela? Pertsona obesoak: osasun, diru eta indarraren seinale zirela?

Gaur egungo gizarteak bultzatutako baloreak direla eta, jendea itsututa dago gehiegizko argaltasunaren bila; edertasunaren kanonak gero eta Barbien itxura handiagoa hartzen dutelarik: "La Barbie sigue de moda"

Anorexia pairatzen duten kasuen %90a 10 eta 29 urte bitarteko emakumeak dira (herrialde garatuetan, 12-24 urteko 200 edo 300 emakumetik bat anorexikoa da). Gaixotasunaren agerpenaren bataz-besteko adina 17koa da, nahiz eta azken urteotan 14 urte inguruko neskatoetan ere izugarri nagusitu den. Are gehiago, arrisku-adina 9 urteetara jaitsi da.

Azterketa epidemiologiko gutxi dauden arren, espezialisten ustez, poblazioaren %1ak elikadura-arazoren bat pairatzen du (kontuan izan, paziente asko inoiz ez direla medikuaren kontsultara joaten).

Gaixotasun hauek, ugariagoak dira emakumeetan, batez ere, gazteetan. Hala ere, azken urteotan asko handitu da gizonezkoen agerpena, batez ere, homosexualetan. Bestalde, oso arraroa da hauen agerrera 40 urtetik gorako emakumeengan. Esan beharra dago, gizonetan batez ere, vigorexia deritzon gaitza agertzen dela, hau da, muskuluenganako adorazioa.

Amaitzeko, aipatzekoa da kasuen %60ak sendatzea lortzen duela eta gainerakoek gaixotasuna kronifikatzen dutela.

Iturriak:
http://www.psicocentro.com/cgi-bin/articulo_s.asp?texto=art42001

http://www.monografias.com/trabajos33/sicopatologias-alimentarias/sicopatologias-alimentarias2.shtml

miércoles, 30 de diciembre de 2009

"Mi Cuerpo, Mi Enemigo"


Bideo honetan, ITA (instituto de trastornos alimentarios) erakundeko  pazienteen eguneroko bizitza erakusten da, zenbait azalpenekin (anorexia eta bulimiari buruzkoak) eta hospitalean erabiltzen diren metodoekin batera.
Hurrengo bideoetarako linkak hementxe dituzue:
2. partea
3. partea
4. partea
5. partea
6. partea

Aipatutako ITA elkartea 1998an sortu zen, oso arruntak bilakatu diren elikadura arazoen aurka. Azaldura espezifikoez (anorexia eta bulimia) gain, azaldura inespezifikoak eta obesitatea tratatzen ditu talde heterogeneo honek; medikuek, psikiatrek, psikologoek, enfermerak eta gizarte lanetako espezialistek osatua.

Hauen tratamendua berezia eta pertsonala da, pazienteen egoera fisikoa eta nutrizionala aztertu ez ezik, bakoitzaren ingurune familiarra, lagunak, egoera psikikoa... ere hartzen delako kontuan. Horrela, burututako azterketaren arabera, tratamendu bat ala bestea edota eritetxean sarraraztea erabakitzen dute.

Erakunde honi buruz informazio gehiago lortzeko linka uzten dizuet:
http://www.itacat.com/

domingo, 27 de diciembre de 2009

Dokumentala

Hemen uzten dizuet anorexia eta bulimiari buruz aurkitu dudan dokumental interesgarri bat. Honetan, 3 neskato ezberdinen kasuak aurkezten dira; nola sartu ziren mundu honetan eta zer egin zuten arazoa gainditzeko. Espero dut gustokoa izatea.

jueves, 24 de diciembre de 2009

Obesidad


La obesidad, independientemente de factores genéticos, se produce como consecuencia de una ingesta calórica excesiva y de inactividad física. La variedad alimentaria así como la alta densidad energética de los alimentos de que hoy disponemos, hacen que la alimentación actual sea hipercalórica, lo que junto al gran sedentarismo de nuestra sociedad facilita enormemente el acúmulo de grasa. Es importante promocionar el ejercicio físico desde la infancia, para atenuar este efecto.

La obesidad es un factor de riesgo importante para la diabetes, la hipertensión arterial, la enfermedad coronaria, la enfermedad cerebrovascular, las enfermedades de la vesícula biliar, gota, artrosis y algunos tipos de cánceres.

La duración y el reparto de la grasa corporal influyen en la presentación de estas enfermedades. El reparto central (obesidad androide o en forma de manzana) tiene mucha mayor repercusión sobre la aparición de los trastornos metabólicos y cardiovasculares que la obesidad ginoide o periférica.

domingo, 20 de diciembre de 2009

Binge eating o El sindrome del atracón

El sindrome del atracón consiste en un impulso irrefrenable por comer, ingeriendo una gran cantidad de comida en poco tiempo, generalmente menos de dos horas.

Tras ello, la persona afectada siente culpa y desánimo aunque, a diferencia de la bulímia, no realiza estrategias compensatorias inadecuadas, como la incitación al vómito, los laxantes o el ejercicio exagerado. Otra diferencia con la bulimia es que ésta suele presentarse sobre todo en mujeres, mientras el atracón puede hacerlo en ambos sexos.

El trastorno por atracón puede estar presente hasta en el 50% de los grandes obesos. Aunque la obesidad no es, en sí misma, un trastorno de la conducta alimentaria, ciertos trastornos como el atracón si que pueden ser causa de dicha obesidad en algunos casos.

Para establecer que una persona sufre este trastorno, se atiende, entre otros criterios, a la frecuencioa de los episodios, que deben repetirse al menos dos días a la semana, durante un mínimo de seis meses. Como todos los trastornos alimentarios, el sindrome del atracón tiene un caracter psiquiátrico.

En cuanto a sus causa, se debe a una predisposición genética asociada a factores psicológicos, ambientales o sociales.

lunes, 14 de diciembre de 2009

Bigorexia edo "Complejo de Adonis"


Bigorexia deituriko gaixotasuna jasaten duen pertsonaren gorputza giharra izaten da batez ere. Normalean, gaixoak oso argal ikuste du bere burua eta gorputz gihartsua izatea obsesio eta helburu nagusi bilakatzen da.

Geroz eta gihartsuago egoteko eta horri eutsi ahal izateko, hainbat bide erabiltzen ditu. Gimnasioan ordu ugari ematen ditu egunero, ia bere bigarren etxea bilakatzeraino. Modu obsesibo eta konpultsiboan egiten du kirola. Tamalez, kasu horretan kirolaren helburua ez da izaten osasuntsuago egotea, baizik eta geroz eta gihar gehiago izatea. Egun batean gimnasiora joan gabe geratuz gero, antsietatea izaten du, horrek gihar-bolumena galtzea eragingo diola pentsatzen baitu.


Elikadurari dagokionez, bigorexia duenak izugarri handitzen du dietako proteina kantitatea, eta koipeak gutxitu. Arrautza egosiaren zuringo asko jaten ditu —20 arrautza-zuringo jan ditzake egunean—, koipe gutxien duten haragi eta arrainak —ahalik eta koipe gutxienarekin prestatuta— eta esneki gaingabetuak (esnea, jogurtak, gazta freskoa...). Helburua geroz eta gorputz gihartsuago eta indartsuagoa lortzea da.

Dieta desorekatua egiteaz gain, esteroideak eta anabolizanteak hartzen ditu gihar masaren ekoizpena handitzeko, eta horiek oso ondorio kaltegarriak dituzte: bihotz- eta zirkulazio-gaixotasunak izateko arriskua handitzen dute...

Gizonezkoetan emakumezkoetan baino ugariagoa da gaixotasun hau, eta batez ere kulturismoa egiten dutenen artean zabaldu da.Ikerketek diotenez, gimnasiora maiz joaten diren pertsonen % 10ek izaten ditu bigorexia-arazoak. Espainian 700.000 kasu daude, gutxi gorabehera.

Bigorexia duen pertsonaren ezaugarri psikologikoak beste elikadura-nahasteak dituztenen ezaugarrien oso antzekoak dira: autoestimu txikia, izaera itxia, heldutasun falta, gizartean integratzeko arazoak, antsietatea, depresioa...
Baita ezagutzen da "anorexia maskulina" edo "complejo de Adonis" bezala.

Informazio-iturria:
http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=9654&hitza=elikadura

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Google Health

Google enpresak aurkezten duen Google Health izeneko zerbitzu berri honen bidez, norbere historial medikoa interneten eskegitzea ahalbidetzen du, beste mediku batek diagnostikatu ahal izateko. Horrela, kanpora bidaiatuz gero, aukera izango dugu gure betiko medikuak gure osasun jarraipena burutzeko.

Nahiz eta oraindik Estatu Batuetan soilik izan erabilgarri, honen arrakasta ikusita, etorkizun hurbil batetan Espainian ere denon eskura egongo da.

Interesik izanez gero, hemen uzten dizuet linka zuon historial klinikoa egiteko. Gainera, azalpen bideo bat ere aurkezten da; hala ere, beharrezkoa da gmail helbidea izatea.


http://www.google.com/intl/es-ES/health/about/index.html

domingo, 6 de diciembre de 2009

Ortorexia

Oinarri psikologikoko eta elikadurarekin erlazionatutako beste gaixotasun bat da ortorexia: janari-elikagai osasuntsuekiko obsesio patologikoa.

Osasuntsu jan nahi izatea, berez, bidezkoa eta oso egokia da. Baina ideia hori obsesio bihurtzen denean, edozein gehiegikeria edo murrizketa bezain kaltegarria izan daiteke.

Nahaste hau sufritzen duen pertsonak jan, jaten du, baina dieta oso modu zorrotzean kontrolatzen du, eta jatearen plazera ukatu egiten dio bere buruari. Kilokalorien eta elikagaien kantitatea aztertzen ditu, baita janarien kalitatea eta prestatzeko modua ere. Normalean, baztertu egiten ditu haragia, koipeak, zenbait esneki, ontziratutako janariak, azukrea, irina, aurrez eginiko janariak, freskagarriak, kafeina eta edozein substantzia artifizial. Janari biologikoak, produktu dietetikoak, integralak eta koiperik gabeak izaten dira nagusi bere dietan, eta gehiena gordinik edo egosita jaten du. Janarien jatorria zein den jakin behar du, eta ez du inongo gehigarririk izan behar, bestela baztertu egiten du.

Ortorexia duenak ezin du jan kontrolatzen ez duena, eta, ondorioz, ez da gai bizitza sozial normalak sortzen dituen konpromiso edo ospakizunetan parte hartzeko. Hori dela eta, bizitza sozial eta familiarra asko murrizten du. Oso pertsona zorrotza da, obsesiboa eta bere buruarekin oso estua eta gogorra.

Elikadurarekiko erradikalismo horrek osasun-arazo larriak ekar dakizkioke, gainera. Izan ere, askotan, kontrol eta zorroztasun horretan, ez dira gutxieneko kaloria- eta bitamina-beharrak asetzen. Gehienak oso argal egoten dira, eta anemia, desnutrizioa edo osteoporosia izaten dituzte, eta, horrez gain, depresioa, zenbait gaixotasun psikologiko eta isolamendu soziala.

Oso nahaste berria denez, tratamendua ez dago erabat definitua. Baina, beste elikadura-nahasteetan bezala, terapia nagusiena psikologikoa da, eta, horrekin batera, nutrizio-heziketa.

Informazio-iturria:
http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=9654&hitza=elikadura

jueves, 3 de diciembre de 2009

Anorexiaren bideoa

Hurrengo bideo honetan, anorexia pairatzen duen pertsona baten begietan sartzen gara; nola bere errealitatea guztiz distorsionatua dagoen, nola gorrotoa sentitzen duen bere gorputzagatik...

lunes, 30 de noviembre de 2009

Bulimia

Bulimia (Bulimia nerbosa) jate nahaste bat da, ase-ezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasun hau 19 urte inguruan ematen da, batez ere. Gaixoak, gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, presio sozialen, etxeko lanen eta ... aurrean.


Pertsona hauek, ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte edo baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost aldiz edukitzen dituzte betekadak eta okaldiak. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren oka egiten dute edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela usteko eta jaten jarraitzeko. Betekada bakoitzean 10.000 eta 40.000 kaloria kontsumitzera iritsi daitezke.

Izena grezieratik dator: βουλῑμια, boulīmia, "aseezinezko gosea" (βους, bous, "idi" + λῑμος, līmos, "gose").

Gaixotasun honen ondorio larriena heriotza da baina hala ere tratamendu luze batekin sendatzera iritsi daiteke.

Informazio-iturria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Bulimia

Anorexia Nerbiosa

Anorexia gaixotasun mentala da, elikaduraren nahastean oinarritua, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena.

Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean nesken artean ematen da, batez ere bere itsura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.
Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira.

Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...

Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak (gizonezkoak %10 besterik ez dira). Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean; pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta manaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere autoestimoa txikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira.

Informazio iturria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Anorexia

Ongi etorri!



Kaixo guztioi!

Ander Goikoetxea naiz, EHU unibertsitateko medikuntzako ikasle bat, eta elikadura arazoei buruzko blog hau sortu dut informatika irakasgaian.

Gai honen aukeraketa-arrazoia izan da, oso gai interesgarria eta sakona iruditzen zaidala. Gainera, gero eta ugariagoak izan arren asaldura hauek, oraindik ez dira beren osotasunean ezagutzen eta ez dago sendabide zehatz bat, soilik tratamendua . Horregatik, nire asmoa da erabat hobeto ezagutzea eta informazio landua aurkeztea.

Beste barik, espero dut interesgarria iruditzea. Esan bezala, ongi etorriak zarete!

Eskerrik asko