
Osasuntsu jan nahi izatea, berez, bidezkoa eta oso egokia da. Baina ideia hori obsesio bihurtzen denean, edozein gehiegikeria edo murrizketa bezain kaltegarria izan daiteke.
Nahaste hau sufritzen duen pertsonak jan, jaten du, baina dieta oso modu zorrotzean kontrolatzen du, eta jatearen plazera ukatu egiten dio bere buruari. Kilokalorien eta elikagaien kantitatea aztertzen ditu, baita janarien kalitatea eta prestatzeko modua ere. Normalean, baztertu egiten ditu haragia, koipeak, zenbait esneki, ontziratutako janariak, azukrea, irina, aurrez eginiko janariak, freskagarriak, kafeina eta edozein substantzia artifizial. Janari biologikoak, produktu dietetikoak, integralak eta koiperik gabeak izaten dira nagusi bere dietan, eta gehiena gordinik edo egosita jaten du. Janarien jatorria zein den jakin behar du, eta ez du inongo gehigarririk izan behar, bestela baztertu egiten du.
Ortorexia duenak ezin du jan kontrolatzen ez duena, eta, ondorioz, ez da gai bizitza sozial normalak sortzen dituen konpromiso edo ospakizunetan parte hartzeko. Hori dela eta, bizitza sozial eta familiarra asko murrizten du. Oso pertsona zorrotza da, obsesiboa eta bere buruarekin oso estua eta gogorra.
Elikadurarekiko erradikalismo horrek osasun-arazo larriak ekar dakizkioke, gainera. Izan ere, askotan, kontrol eta zorroztasun horretan, ez dira gutxieneko kaloria- eta bitamina-beharrak asetzen. Gehienak oso argal egoten dira, eta anemia, desnutrizioa edo osteoporosia izaten dituzte, eta, horrez gain, depresioa, zenbait gaixotasun psikologiko eta isolamendu soziala.
Oso nahaste berria denez, tratamendua ez dago erabat definitua. Baina, beste elikadura-nahasteetan bezala, terapia nagusiena psikologikoa da, eta, horrekin batera, nutrizio-heziketa.
Informazio-iturria:
http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=9654&hitza=elikadura
komo ke un 10?¡
ResponderEliminarHombre! y bien merecido!
ResponderEliminar