Google bilatzailea

lunes, 14 de diciembre de 2009

Bigorexia edo "Complejo de Adonis"


Bigorexia deituriko gaixotasuna jasaten duen pertsonaren gorputza giharra izaten da batez ere. Normalean, gaixoak oso argal ikuste du bere burua eta gorputz gihartsua izatea obsesio eta helburu nagusi bilakatzen da.

Geroz eta gihartsuago egoteko eta horri eutsi ahal izateko, hainbat bide erabiltzen ditu. Gimnasioan ordu ugari ematen ditu egunero, ia bere bigarren etxea bilakatzeraino. Modu obsesibo eta konpultsiboan egiten du kirola. Tamalez, kasu horretan kirolaren helburua ez da izaten osasuntsuago egotea, baizik eta geroz eta gihar gehiago izatea. Egun batean gimnasiora joan gabe geratuz gero, antsietatea izaten du, horrek gihar-bolumena galtzea eragingo diola pentsatzen baitu.


Elikadurari dagokionez, bigorexia duenak izugarri handitzen du dietako proteina kantitatea, eta koipeak gutxitu. Arrautza egosiaren zuringo asko jaten ditu —20 arrautza-zuringo jan ditzake egunean—, koipe gutxien duten haragi eta arrainak —ahalik eta koipe gutxienarekin prestatuta— eta esneki gaingabetuak (esnea, jogurtak, gazta freskoa...). Helburua geroz eta gorputz gihartsuago eta indartsuagoa lortzea da.

Dieta desorekatua egiteaz gain, esteroideak eta anabolizanteak hartzen ditu gihar masaren ekoizpena handitzeko, eta horiek oso ondorio kaltegarriak dituzte: bihotz- eta zirkulazio-gaixotasunak izateko arriskua handitzen dute...

Gizonezkoetan emakumezkoetan baino ugariagoa da gaixotasun hau, eta batez ere kulturismoa egiten dutenen artean zabaldu da.Ikerketek diotenez, gimnasiora maiz joaten diren pertsonen % 10ek izaten ditu bigorexia-arazoak. Espainian 700.000 kasu daude, gutxi gorabehera.

Bigorexia duen pertsonaren ezaugarri psikologikoak beste elikadura-nahasteak dituztenen ezaugarrien oso antzekoak dira: autoestimu txikia, izaera itxia, heldutasun falta, gizartean integratzeko arazoak, antsietatea, depresioa...
Baita ezagutzen da "anorexia maskulina" edo "complejo de Adonis" bezala.

Informazio-iturria:
http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=9654&hitza=elikadura

No hay comentarios:

Publicar un comentario