Aurreko sarreretan azaldu dudan bezala, milioika pertsonak pairatzen dute elikadura arazoren bat, batez ere, emakume gazteek. Orain arte, portaera nahasmen hauen sintoma edo ondorioak aipatu ditut; baina beharrezkoa da hurrengoa adieraztea:
"Nahiz eta sendabide bakarra medikuen laguntzarekin lortu; norbera (gaixoa) bere aldetik prest egon behar da saltoa emateko eta putzu horretatik irtetzeko. Horretarako, nahitaezkoa da senide eta lagunen bermakuntza morala."
Gida bat uzten dizuet bermakuntza hori ziurtatzeko (gida honek ez du inoila ere mediku edo nutrizionista baten esanak ordezkatzen):
1. Sendatze-bidea:
Pazientea izan: aurrerapenak lortzen saiatu asteetan, egunetan izan beharrean. Gogoratu, elikadura nahasmen bat pairatzera heltzeko denbora asko behar dela (komunikazio bideen bidez, inguruneak...); beraz, sendabidea luzarora aurkituko da.
2. Bermakuntza morala eskaini:
Batera jan: gaixoentzat jateko momentuak eguneko gogorrenak dira, ansietatea sortzen diete eta errudun sentitzen dira jateagatik. Horregatik, beharrezkoa da gurasoen gainbegirada.
Elkarrizketa positiboak izan: gai neutroetaz hitz egin, janari edo kalorietaz egin beharrean. Posible bada, gai interesgarri edo atseginetaz.
3. Erosketak: janari berriak
Erosketak batera egin: erosketak batera egin betiko gustoko denda edota denda berri bat aurkitu. Saiatu astean janari berri bat sartzen menuan.
Batera prestatu janaria: nerabe askok gustoko dute janaria prestatzea laguntzarekin, batez ere fidagarria denean. Honela, errezeta berriak ezagutzen dira eta janari seguru gehiago, sendatze-bidea azkartuz.
4. Jarrera osasuntsua:
Interes berriak bultzatu: elikadura-arazoak ordezkatzeko interes berriak aurkitu: musika, yoga, arte klaseak... Horrela, autoestima hobetzea lor dezakete eta burutik kendu etengabeko janarien inguruko pentsamenduak.
Ekitaldiak prestatu: askotan pazienteek errudun edo gauza onak merezi ez dutelakoan daude; horregatik ekitaldi bereziak prestatu behar zaie; hala nola, ileapaindegira joatea, masajistara, merkatal zentrua...
5. Nerabeekin elkarrizketan:
Ekidin itxura fisiko/psikikoari buruzko aipamenak: adibidez: zenbat kilo hartu dituzu? hobeagoak dira bere egoera osasuntsuari buruzko iruzkinak; esaterako: energiaz beterik zaude! zein atsedentsu zauden!...
Irri barre egin: negarrak eta aurpegi kezkatiak errudun sentitsea eragiten dute. Aurpegi irribarretsu batek MIRARIAK egin dezake!
No hay comentarios:
Publicar un comentario