Google bilatzailea

sábado, 2 de enero de 2010

" La Barbie sigue de moda"


Non gelditu da asko jatea pertsona gutxiren pribilegioa zela? Pertsona obesoak: osasun, diru eta indarraren seinale zirela?

Gaur egungo gizarteak bultzatutako baloreak direla eta, jendea itsututa dago gehiegizko argaltasunaren bila; edertasunaren kanonak gero eta Barbien itxura handiagoa hartzen dutelarik: "La Barbie sigue de moda"

Anorexia pairatzen duten kasuen %90a 10 eta 29 urte bitarteko emakumeak dira (herrialde garatuetan, 12-24 urteko 200 edo 300 emakumetik bat anorexikoa da). Gaixotasunaren agerpenaren bataz-besteko adina 17koa da, nahiz eta azken urteotan 14 urte inguruko neskatoetan ere izugarri nagusitu den. Are gehiago, arrisku-adina 9 urteetara jaitsi da.

Azterketa epidemiologiko gutxi dauden arren, espezialisten ustez, poblazioaren %1ak elikadura-arazoren bat pairatzen du (kontuan izan, paziente asko inoiz ez direla medikuaren kontsultara joaten).

Gaixotasun hauek, ugariagoak dira emakumeetan, batez ere, gazteetan. Hala ere, azken urteotan asko handitu da gizonezkoen agerpena, batez ere, homosexualetan. Bestalde, oso arraroa da hauen agerrera 40 urtetik gorako emakumeengan. Esan beharra dago, gizonetan batez ere, vigorexia deritzon gaitza agertzen dela, hau da, muskuluenganako adorazioa.

Amaitzeko, aipatzekoa da kasuen %60ak sendatzea lortzen duela eta gainerakoek gaixotasuna kronifikatzen dutela.

Iturriak:
http://www.psicocentro.com/cgi-bin/articulo_s.asp?texto=art42001

http://www.monografias.com/trabajos33/sicopatologias-alimentarias/sicopatologias-alimentarias2.shtml

No hay comentarios:

Publicar un comentario