Google bilatzailea

martes, 12 de enero de 2010

Dieta famatuak

Oso famatuak dira azken urteotan entzun diren denbora gutxian kilo asko galtzeko dietak; hala nola, "pierde 3 kilos en una semana haciendo vida normal..." zeintzuk ez diren batere osasuntsuak. Ondoren dieta ezagun batzuk aipatuko ditut, mundu osoan zabaldu zirenak:


1) Dieta de la calorias negatibas o Quemagrasas:

Badaude zenbait elikagai kaloria gehiago behar dutenak organismoak metabolizatzeko, beraiek eskaintzen dutena baino.
Honen adibide dira:
- Barazki batzuk: letxuga, tomatea, zainzuria (esparrago)...
- Zenbait fruta: laranja, piña, papaia, sagarra...

Informazio gehiago: http://www.hacerdieta.com/category/dietas-para-adelgazar/dieta-de-las-calorias-negativas/


2) Dieta Atkins:

Robert Atkins estatubatuarrak sortu zuen eta berehala fama handia hartu zuen. Hau, proteinak eta gantzak jatean oinarritzen da, karbohidratoak baztertuz.
Oinarri zientifikoa: gorputzak karbohidratoak erabiltzen ditu berehalako energia ekoizteko eta gantzak denbora gehiago behar dutenez, metatu egiten dira. Kasu honetan, soilik gantzak izatean, hauek erabiltzen dira, jarraian pisua galduz.


3) Dieta South-Beach:

Aurreko dietan oinarrituta eta honek izan ditzakeen ondorio kaltegarriengatik, Arthur Agatston kardiologoak beste dieta hau sortu zuen, non karbohidrato "onak" ezagutzen dituen, dieta orekatsuago bat lortzeko. 3 fase bereizten dira, bakoitza errestrikzio (zenbait janari ezin dira jan) batzuekin eta behin bukatu ostean kilo batzuk berreskuratuz gero, berriro bete daitekeena.

South-beach dietako menu ezberdinak aste osorako, hurrengo linkan: http://www.hacerdieta.com/2006/03/11/menu-south-beach/


No hay comentarios:

Publicar un comentario