Google bilatzailea

lunes, 30 de noviembre de 2009

Bulimia

Bulimia (Bulimia nerbosa) jate nahaste bat da, ase-ezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasun hau 19 urte inguruan ematen da, batez ere. Gaixoak, gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, presio sozialen, etxeko lanen eta ... aurrean.


Pertsona hauek, ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte edo baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost aldiz edukitzen dituzte betekadak eta okaldiak. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren oka egiten dute edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela usteko eta jaten jarraitzeko. Betekada bakoitzean 10.000 eta 40.000 kaloria kontsumitzera iritsi daitezke.

Izena grezieratik dator: βουλῑμια, boulīmia, "aseezinezko gosea" (βους, bous, "idi" + λῑμος, līmos, "gose").

Gaixotasun honen ondorio larriena heriotza da baina hala ere tratamendu luze batekin sendatzera iritsi daiteke.

Informazio-iturria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Bulimia

4 comentarios:

  1. zein ezberdintasun dago anorexia eta bulimiaren artean?¿

    ResponderEliminar
  2. Anorexia pairatzen duten pertsonek ahalik eta gutxien jaten dute; bulimikoek ordea, sarritan kaloria askoko betekadak hartzen dituzte.
    Bestalde, nahiz eta laxanteen erabilera eta bomitoak anorexiken baraualdiaren osagarri izan ahal daitezketen; bulimiketan oso prozesu ohikoak dira.
    Gainera, bulimikoen itxura "normalagoa" izan ahal da, baina anorexikoena orokorrean oso aparientzia argala da.
    Hala ere, esan beharra dago, askotan zenbait pazientek 2 arazoen sintomak aurkezten dituztela edota gaitz batetik bestera igarotzen direla

    ResponderEliminar
  3. eskerrikasko azalpenagatik,oso argia eta ulergarria iruditu zait!

    ResponderEliminar