Google bilatzailea

miércoles, 30 de diciembre de 2009

"Mi Cuerpo, Mi Enemigo"


Bideo honetan, ITA (instituto de trastornos alimentarios) erakundeko  pazienteen eguneroko bizitza erakusten da, zenbait azalpenekin (anorexia eta bulimiari buruzkoak) eta hospitalean erabiltzen diren metodoekin batera.
Hurrengo bideoetarako linkak hementxe dituzue:
2. partea
3. partea
4. partea
5. partea
6. partea

Aipatutako ITA elkartea 1998an sortu zen, oso arruntak bilakatu diren elikadura arazoen aurka. Azaldura espezifikoez (anorexia eta bulimia) gain, azaldura inespezifikoak eta obesitatea tratatzen ditu talde heterogeneo honek; medikuek, psikiatrek, psikologoek, enfermerak eta gizarte lanetako espezialistek osatua.

Hauen tratamendua berezia eta pertsonala da, pazienteen egoera fisikoa eta nutrizionala aztertu ez ezik, bakoitzaren ingurune familiarra, lagunak, egoera psikikoa... ere hartzen delako kontuan. Horrela, burututako azterketaren arabera, tratamendu bat ala bestea edota eritetxean sarraraztea erabakitzen dute.

Erakunde honi buruz informazio gehiago lortzeko linka uzten dizuet:
http://www.itacat.com/

domingo, 27 de diciembre de 2009

Dokumentala

Hemen uzten dizuet anorexia eta bulimiari buruz aurkitu dudan dokumental interesgarri bat. Honetan, 3 neskato ezberdinen kasuak aurkezten dira; nola sartu ziren mundu honetan eta zer egin zuten arazoa gainditzeko. Espero dut gustokoa izatea.

jueves, 24 de diciembre de 2009

Obesidad


La obesidad, independientemente de factores genéticos, se produce como consecuencia de una ingesta calórica excesiva y de inactividad física. La variedad alimentaria así como la alta densidad energética de los alimentos de que hoy disponemos, hacen que la alimentación actual sea hipercalórica, lo que junto al gran sedentarismo de nuestra sociedad facilita enormemente el acúmulo de grasa. Es importante promocionar el ejercicio físico desde la infancia, para atenuar este efecto.

La obesidad es un factor de riesgo importante para la diabetes, la hipertensión arterial, la enfermedad coronaria, la enfermedad cerebrovascular, las enfermedades de la vesícula biliar, gota, artrosis y algunos tipos de cánceres.

La duración y el reparto de la grasa corporal influyen en la presentación de estas enfermedades. El reparto central (obesidad androide o en forma de manzana) tiene mucha mayor repercusión sobre la aparición de los trastornos metabólicos y cardiovasculares que la obesidad ginoide o periférica.

domingo, 20 de diciembre de 2009

Binge eating o El sindrome del atracón

El sindrome del atracón consiste en un impulso irrefrenable por comer, ingeriendo una gran cantidad de comida en poco tiempo, generalmente menos de dos horas.

Tras ello, la persona afectada siente culpa y desánimo aunque, a diferencia de la bulímia, no realiza estrategias compensatorias inadecuadas, como la incitación al vómito, los laxantes o el ejercicio exagerado. Otra diferencia con la bulimia es que ésta suele presentarse sobre todo en mujeres, mientras el atracón puede hacerlo en ambos sexos.

El trastorno por atracón puede estar presente hasta en el 50% de los grandes obesos. Aunque la obesidad no es, en sí misma, un trastorno de la conducta alimentaria, ciertos trastornos como el atracón si que pueden ser causa de dicha obesidad en algunos casos.

Para establecer que una persona sufre este trastorno, se atiende, entre otros criterios, a la frecuencioa de los episodios, que deben repetirse al menos dos días a la semana, durante un mínimo de seis meses. Como todos los trastornos alimentarios, el sindrome del atracón tiene un caracter psiquiátrico.

En cuanto a sus causa, se debe a una predisposición genética asociada a factores psicológicos, ambientales o sociales.

lunes, 14 de diciembre de 2009

Bigorexia edo "Complejo de Adonis"


Bigorexia deituriko gaixotasuna jasaten duen pertsonaren gorputza giharra izaten da batez ere. Normalean, gaixoak oso argal ikuste du bere burua eta gorputz gihartsua izatea obsesio eta helburu nagusi bilakatzen da.

Geroz eta gihartsuago egoteko eta horri eutsi ahal izateko, hainbat bide erabiltzen ditu. Gimnasioan ordu ugari ematen ditu egunero, ia bere bigarren etxea bilakatzeraino. Modu obsesibo eta konpultsiboan egiten du kirola. Tamalez, kasu horretan kirolaren helburua ez da izaten osasuntsuago egotea, baizik eta geroz eta gihar gehiago izatea. Egun batean gimnasiora joan gabe geratuz gero, antsietatea izaten du, horrek gihar-bolumena galtzea eragingo diola pentsatzen baitu.


Elikadurari dagokionez, bigorexia duenak izugarri handitzen du dietako proteina kantitatea, eta koipeak gutxitu. Arrautza egosiaren zuringo asko jaten ditu —20 arrautza-zuringo jan ditzake egunean—, koipe gutxien duten haragi eta arrainak —ahalik eta koipe gutxienarekin prestatuta— eta esneki gaingabetuak (esnea, jogurtak, gazta freskoa...). Helburua geroz eta gorputz gihartsuago eta indartsuagoa lortzea da.

Dieta desorekatua egiteaz gain, esteroideak eta anabolizanteak hartzen ditu gihar masaren ekoizpena handitzeko, eta horiek oso ondorio kaltegarriak dituzte: bihotz- eta zirkulazio-gaixotasunak izateko arriskua handitzen dute...

Gizonezkoetan emakumezkoetan baino ugariagoa da gaixotasun hau, eta batez ere kulturismoa egiten dutenen artean zabaldu da.Ikerketek diotenez, gimnasiora maiz joaten diren pertsonen % 10ek izaten ditu bigorexia-arazoak. Espainian 700.000 kasu daude, gutxi gorabehera.

Bigorexia duen pertsonaren ezaugarri psikologikoak beste elikadura-nahasteak dituztenen ezaugarrien oso antzekoak dira: autoestimu txikia, izaera itxia, heldutasun falta, gizartean integratzeko arazoak, antsietatea, depresioa...
Baita ezagutzen da "anorexia maskulina" edo "complejo de Adonis" bezala.

Informazio-iturria:
http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=9654&hitza=elikadura

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Google Health

Google enpresak aurkezten duen Google Health izeneko zerbitzu berri honen bidez, norbere historial medikoa interneten eskegitzea ahalbidetzen du, beste mediku batek diagnostikatu ahal izateko. Horrela, kanpora bidaiatuz gero, aukera izango dugu gure betiko medikuak gure osasun jarraipena burutzeko.

Nahiz eta oraindik Estatu Batuetan soilik izan erabilgarri, honen arrakasta ikusita, etorkizun hurbil batetan Espainian ere denon eskura egongo da.

Interesik izanez gero, hemen uzten dizuet linka zuon historial klinikoa egiteko. Gainera, azalpen bideo bat ere aurkezten da; hala ere, beharrezkoa da gmail helbidea izatea.


http://www.google.com/intl/es-ES/health/about/index.html

domingo, 6 de diciembre de 2009

Ortorexia

Oinarri psikologikoko eta elikadurarekin erlazionatutako beste gaixotasun bat da ortorexia: janari-elikagai osasuntsuekiko obsesio patologikoa.

Osasuntsu jan nahi izatea, berez, bidezkoa eta oso egokia da. Baina ideia hori obsesio bihurtzen denean, edozein gehiegikeria edo murrizketa bezain kaltegarria izan daiteke.

Nahaste hau sufritzen duen pertsonak jan, jaten du, baina dieta oso modu zorrotzean kontrolatzen du, eta jatearen plazera ukatu egiten dio bere buruari. Kilokalorien eta elikagaien kantitatea aztertzen ditu, baita janarien kalitatea eta prestatzeko modua ere. Normalean, baztertu egiten ditu haragia, koipeak, zenbait esneki, ontziratutako janariak, azukrea, irina, aurrez eginiko janariak, freskagarriak, kafeina eta edozein substantzia artifizial. Janari biologikoak, produktu dietetikoak, integralak eta koiperik gabeak izaten dira nagusi bere dietan, eta gehiena gordinik edo egosita jaten du. Janarien jatorria zein den jakin behar du, eta ez du inongo gehigarririk izan behar, bestela baztertu egiten du.

Ortorexia duenak ezin du jan kontrolatzen ez duena, eta, ondorioz, ez da gai bizitza sozial normalak sortzen dituen konpromiso edo ospakizunetan parte hartzeko. Hori dela eta, bizitza sozial eta familiarra asko murrizten du. Oso pertsona zorrotza da, obsesiboa eta bere buruarekin oso estua eta gogorra.

Elikadurarekiko erradikalismo horrek osasun-arazo larriak ekar dakizkioke, gainera. Izan ere, askotan, kontrol eta zorroztasun horretan, ez dira gutxieneko kaloria- eta bitamina-beharrak asetzen. Gehienak oso argal egoten dira, eta anemia, desnutrizioa edo osteoporosia izaten dituzte, eta, horrez gain, depresioa, zenbait gaixotasun psikologiko eta isolamendu soziala.

Oso nahaste berria denez, tratamendua ez dago erabat definitua. Baina, beste elikadura-nahasteetan bezala, terapia nagusiena psikologikoa da, eta, horrekin batera, nutrizio-heziketa.

Informazio-iturria:
http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=9654&hitza=elikadura

jueves, 3 de diciembre de 2009

Anorexiaren bideoa

Hurrengo bideo honetan, anorexia pairatzen duen pertsona baten begietan sartzen gara; nola bere errealitatea guztiz distorsionatua dagoen, nola gorrotoa sentitzen duen bere gorputzagatik...